Familia abonua
Titularraren izenean egiten da, eta onuradunak haren ezkontidea, izatezko bikotea eta 2003 artean jaiotako seme-alabak. 1999 eta 2002 urteen artean jaiotakoak, ikasten edo lanik gabe badaude, gehiago ordaindu gabe sartuko dira. Horrez gain, eta egoera berean badaude, 1994 eta 1998 urteen artean jaiotako seme-alabak edozein motatako familia-abonamenduan sartuko dira, bakarkako abonamenduaren %50 bakarrik ordaintzen. Batean zein bestean euren egoera agirien bidez egiaztatu behar izango dute..
Urritasun fisiko edo mental larria dutela egiaztatzen duten seme-alabak, ere bai onuradunak dira.
Urteko abonuaren ordainketa helbideratzen bada, lau epetan ordaindu daiteke, urtarrilean, martxoan, uztailan eta urrian bakoitzean %25a ordainduz.
Santurtzin erroldatutako familia ugariek edo hurrengo taulan ezarritako kopurutik beherako diru-sarrerak dituzten familiek urteko abonuan %50eko deskontua izateko eskubidea izango dute, gizarte-laguntzak emateko araudian ezarritakoari jarraituz. Familia ugariaren agiria abonua eskatzen den unean erakutsi behar da eta ez da berraztertuko berau indarrean dagoen bitartean.
Banakoa
- Abonatuentzako aparkalekurako txartelak 8€ balio du. Informazio gehiago jasotzeko, kontrolean galdetu.
Ondorengo instalazio eta zerbitzuetarako sarrera librea
- Udako igerilekua eta ur berodun igerilekua
- Atletismo pista
- Deskontuak ikastaro, jarduera eta erreserbetan.
Urteko abonuaren 50% dirulaguntza
Familia - unitateko kideak | Urteko gehiengo diru sarrerak |
1 | 18.900,00€ |
2 | 25.571,70€ |
3 | 30.241,09€ |
4 | 34.910,32€ |
Familia ugariek abonu-tasaren %50eko murrizketarako eskubidea dute, gizarte-laguntzak emateari buruzko araudiari jarraiki.
UR BERODUN IGERILEKUAK ABUZTUAN ITXITA EGONGO DIRA; UDAKOAK, BERRIZ, ZABALIK.
Mikel Trueba kiroldegiko ur berodun igerilekua uztaileko larunbat, igande eta jai egunetan ere itxiko da. Arrazoi Tekniko edota Osasun arauengatik, Kirol Txapelketak diren egunetan eta iragarki taulan behar bezala iragarriko diren beste zenbait egunetan ere itxiko dira.
Abonu bereziak
- Kirolari txartela: 65,00€ 14 urtetik beherakoak.
- Kirolari txartela: 100€ 14 urtetik gorakoak.