Familia abonua
Familia-unitatetzat hartzen da eskatzaileak, haren ezkontideak edo bikotekideak eta 21 urte arteko seme-alabek osatutakoa. 25 urtera arteko seme-alabak sartu ahal izango dira, ikasten ari direla edo langabezian daudela agiri bidez egiaztatzen badute. Horrez gain, eta egoera berean badaude, 30 urtera arteko seme-alabak edozein motatako familia-abonamenduan sartuko dira, bakarkako abonamenduaren %50 bakarrik ordaintzen. Batean zein bestean euren egoera agirien bidez egiaztatu behar izango dute.
Urteko abonuaren ordainketa helbideratzen bada, lau epetan ordaindu daiteke, urtarrilean, martxoan, uztailan eta urrian bakoitzean %25a ordainduz.
Banakoa
- Abonatuentzako aparkalekurako txartelak 8€ balio du. Informazio gehiago jasotzeko, kontrolean galdetu.
Ondorengo instalazio eta zerbitzuetarako sarrera librea
- Udako igerilekua eta ur berodun igerilekua
- Atletismo pista
- Deskontuak ikastaro, jarduera eta erreserbetan.
Abonu bereziak
- Kirolari txartela: 65,00€ 14 urtetik beherakoak.
- Kirolari txartela: 100€ 14 urtetik gorakoak.
Sarrerak
Urteko abonuaren hobariak
Urtarrilean irekiko da urteko abonuaren hobaria eskatzeko epea (familia ugarientzako, desgaitasuna duten pertsonentzako eta baliabide ekonomikorik ez duten pertsonentzako).
