Abonu berriak

mugiment kiroltxartela "txartel birtual" bat da, non udalerrien kirol zerbitzuetako abonatuek, programari atxikitutako beste udalerri batzuen kirol instalazioetara joan ahal diren.

Bete itzazu datu guztiak hurrenkera honi jarraituz:

Titularra, eta familia-abonua bada: ezkontidea, lehenengo seme-alaba, 2.a, 3.a eta abar, horien izena, bi abizenak, NAN eta jaiotze data ere idatzi.
Ezinbestekoa da helbideratzeko datuak ematea, erosoagoa izan dadin. Erreziboa kobratu aurretik, idatziz jakinaraziko dizugu, abonatu izaten ez jarraitzekotan, bertan behera utz dezazun.

    Onuradunak

    Helbideratze-agindua

    Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta 2/2004 Legean aurreikusitakoaren arabera, inprimaki honen bidez bildutako datu pertsonalak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatutako Bazkide eta Erabiltzaileen fitxategian sartuko dira. Santurtziko KUI da ardurduna, eta haren helburua KUIko abonatuak eta erabiltzaileak kudeatzea eta kontrolatzea da. Helburu horiek bat datoz Datuak Babesteko Euskal Bulegoan adierazitakoekin. Datuak ez zaizkio ezein erakunderi lagako, legeak aurreikusitako lagapenak izan ezik.
    Zure datuak eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen duzu, eta, nolanahi ere, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu KUIra joz (Victoria Erreginaren pasealekua z.g., 48980, Santurtzi, Bizkaia). Jakiarazpenean DBLO eskubideak adierazi beharko dituzu, edo, bestela, jarduketa horren aurretik, fitxategiaren arduradunak horretarako dituen inprimakiak bidaltzeko eskatu beharko duzu.

    Documento sin título

    Bonua egiteko:
    * Abonuaren eskabide-orria behar bezala beteta.
    * Karnet neurriko argazkia, izena atzean duela.
    * Txartel zaharrak, baldin eta baleude.
    * Familia-liburua edo Izatezko Bikotearen Ziurtagiria.
    * Kutxabankeko ES60 2095 0065 3091 2147 4380  zenbakidun kontu korrontean ordaindu delako ziurtagiria.

    Oharra:
    Abonatu izaera, eta beraz eskubideak, ez dira eskuratuko, behin informazioa egiaztatuta, karnetak egin eta ematen diren arte, eta epea ez da hiru (3) lanegunetik gorakoa izango.rtzi.