Hautagaiaren proposamena

Egin hemen zure proposamenak 2022ko Santurtziko Kirol Galarako

Santurtzik abenduaren 28an ospatuko du 2022 Kirolaren V. Gala, eta bertan azken urteetan kirol arloan nabarmendu diren pertsona edo erakundeak sarituko ditugu.

Azaroaren 4ra arte, zure proposamenak egin ditzakezu, merezimendu aipagarrienen deskribapen labur batekin.

Araudia hemen klikatuta kontsulta dezakezu eta zuzenean egin ditzakezu izendapenak komunika@santurtzi.eus helbidera bidali behar diguzun formulario hau erabiliz edo bi kiroldegietako edozeinetan entregatuz.