Bajak berau hartu aurreko hilaren azken eguna baino lehen jakinarazi beharko dira.
Datu pertsonalak babesteko 1999/15 Lege Organikoan eta 2004/2 legean xedatutakoari jarraituz, galdetegi honen bidez jasotako datu pertsonalak Bazkide eta Erabiltzaileen fitxategian sartuko dira, zein Datuen Babeserako Erregistro Nagusian inskribatuta dagoen. Horren arduraduna Santurtziko KUI da, eta berorren xedeak KUIko abonatu eta erabiltzaileen kudeaketa eta kontrola dira, Datuen Babeserako Euskal Agentzian adierazitako xede berberak hain zuzen. Zure datuak ez zaizkio inongo erakunderik lagako, legez ezarritako lagapen kasuetan izan ezik.
Zuk zeure datuak eguneratuta izateko konpromisoa duzu. Nolabait ere, fitxategian sartzeko eta datuak zuzendu, baliogabetu eta horien aurka agertzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu KUIko bulegora joz (Reina Victoria pasealekua z/g 48980 Santurtzi, Bizkaia), jakinarazpenean “DBLO eskubideak” jarriz, edo nahi izatera, hori egin aurretik, helbide berean eska dezakezu fitxategiaren arduradunak beren-beregi horretarako dituen inprimakiak bidal dakizkizula.
Ez dut nahi KUIk nire datuak merkataritza-xedeetarako erabil ditzala.